Debabarrena, tradizio industrial sendoko eskualdea.
DEBEGESAn jakitun gara krisi garai hauetan gure enpresek bizi duten egoera zaila dela.
Horregatik, Debabarreneko industria arloko enpresei etorkizunari aurre egiteko modurik egokiena aurkitzen lagundu asmoz, “Bai Industriari!” ekimenaren baitan enpresa txiki eta ertanei eskaintzen diegun babesa indartu eta sustatuko dugu 2012an.
Konbentzituta gaude eskualdean giltza den sektore industrialaren berrikuntza, lehiakortasuna eta nazioartera irtetearen aldeko apustua dela irtenbidea.
Horretarako, ezinbestekoa da agente guztien parte-hartzea, udal, enpresa, heziketa zentro (irakasle, orientatzaile zein ikasle) eta, oro har, gizarte osoarena.
Egin dezagun apustu industriaren alde, gure etorkizuna da eta.
